Bermeoko Liburu eta Disko Azokak
barikuan zabalduko ditu ateak eta
martxoaren 20ra bitartean bisitatu ahalko da, urtero modura, Lameran.
Aurten, iazko salmahai kopuru bera izango dela azaldu dute antolatzaileek; hamabost, hain zuzen ere. Horietan guztietan, bertaratutakoek
euskal eta erdal berritasunak aurkitu ahalko dituzte.
Iazko liburu azoka
Liburu eta diskoekin batera, gainera, azokako salmahaietan
bertso paperak erakusketa ere jarriko dute ikusgai. Gainera,
idazleek ere azoka bisitatuko dutela jakinrazi dute antolatzaileek. Azokako asteburuetan, Jon Arretxe, Jose Jabier Abasolo eta Miren Palacios idazleak bertaratuko dira, eta euren liburuak sinatzen egongo dira.
Goizez zein arratsaldez
Lamerako salmahaiak goizez zein arratsaldez egongo dira zabalik bisitarien eskura;
11:00etatik 13:30eara bitartean eta
17:00etatik 20:30era bitartean.
Irakurzaletasuna bultzatu asmoz, «azken eleberriak ezagutzera ematea eta liburua protagonista bilakatzea» ditu helburu Bermeoko Liburu eta Disko azokak. Modu horretan, bertaratutakoek hainbat gai izango dituzte aukeran: haur eta gazte literatura, helduentzako literatura, sukaldaritza, historia, itsasoa eta euskal diskogintza, besteren artean.
Aurreko urteetako modura, gainera, euskal berritasunek, liburu zein diskoek,
%10eko beherapena izango dutela azaldu dute antolatzaileek.