Segurtasun Sailetik esan dutenez, 13:00ak aldera gertatu da ezbeharra.
Iparragirre kalean, trenbide-pasagunearen inguruan gertatu da. Errepidea ere moztu egin behar izan dute ezbeharra gertatu den inguruan. Epailea bertan zela gorpua errepidetik atera dute. Ondorioz,
ibilgailuentzat irekita dago bidea, eta
tren zerbitzua ere berrezarri dute.
Izan ere, ezbeharraren ondorioz Gernika-Lumo eta Bilbo arteko tren zerbitzua etenda egon da, eta erabiltzaileentzat autobusa jarri du Eusko Trenek.
Anbulantzia, ezbeharra gertatu den lekuan.