Pirritx, Porrotx eta Marimotots hilaren 19an Gernikan izango dira
Seber Altube ikastolaren eskutik, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur ikuskizuna antzeztuko dute Gernika-Lumon. Martxoaren 19an, bi saio eskainiko dituzte Jai Alai frontoian. Lehenengoa 16:30ean izango da, eta 19:00etan bigarrena.Ikuskizun...
Ikuskizunerako txartelak salgai daude dagoeneko. Seber Altube ikastolan, Gernika-Lumoko Kultur Etxean, inguruko herrietako ikastoletan eta egunean bertan martxoaren 19an, Jai Alai pilotalekuaren lehiatilan eros daitezkeela jakinarazi dute antolatzaileek, 8 euroan.
Bestalde, LEA-ARTIBAI, MUTRIKU ETA BUSTURIALDEKO HITZAk ikuskizunerako sarrerak zotz egingo ditu: lau lagunentzako bina sarrera 16:30eko saiorako eta beste horrenbeste 19:00etako saiorako.
Baserrian oinarrituta
Ikuskizun berrian, Amalurra eta baserria oinarri hartuta, naturaren inguruko gogoeta egiten dute, ilargia, baratzeko produktuak, animaliak eta sendabelarrak bezalako gaiak landuaz.