Herrian euskararekin gertatzen ari dena ezagutu asmoz, arnasgune euskaldunen tailerrak antolatu ditu Muxikako Udalak, Uemarekin elkarlanean. Herritarren parte hartzea izango dute oinarri tailer horiek; horretarako, tailerrekin bat egiteko dei zabala egin die udalak muxikarrei.
Tailerretan parte hartzeko eskatu die udalak herritarrei/ Uema
Udalerri euskaldunetako joera linguistikoak oinarri gisa hartuta, herriko diagnosia egin gura dute, galdera zehatzei erantzuna emanez.
Muxikan hutsuneak non dauden identifikatzeko asmoz, honako galdera honi erantzuna ematen saiatuko dira: Gure herrian euskararekin gertatzen ari dena, gure herrian bakarrik gertatzen da? Muxikka egoera hori bizi duen herri bakarra ez dela aurreiritzita, joera hori zergatik ematen den aztertuko dute herritarrek.
Hilaren 4an eta 11n
Leku bateko hizkuntza nagusia euskara denean, toki hori arnasgunea dela esan ohi da. Hala ere, hainbat galdera sortzen direla aitortu du Uemak, eta zalantzak argitzeko zein euskararen egoerari bide emateko tailerrak antolatu dituzte mankomunitateko kide diren udalerriek.
Muxikan hilaren 4an eta 11n egingo dituzte tailerrak, 18:00etatik 20:00etara, Zubieta Errotan. Herritar denei zuzenduta daude: herriko eragileei, gurasoei, norbanakoei, ostalariei, gazteeei edota enpresarieie, besteak beste. Zubieta Errota liburutegian edo liburutegia.muxika@bizkaia.org helbidean eman behar da izena.