Bermeoko Udalaren Kultura Sailak antolatu duen tailerraren hasierako eguna atzeratu egin dela azaldu dute; martxoaren 15ean abiaraziko da. Hala, izena emateko epea ere luzatu egin dutela diote. Kultura Sailera deituta (94-617 91 57) edo
kultura@bermeo.eus helbidera mezu bat bidalita eman daiteke izena.

Eneritz Artetxek eskainiko du tailerra
Eneritz Artetxek eskainiko du antzerki tailerra, eta, besteak beste, gorputz eta ahots adierazmenak, pertsonaiak, erritmoa, bat-bateko saioak eta testuak landuko dituzte parte hartzaileek. Horiek guztiak ariketa mota desberdinen bitartez landuko dituzte.
Modu horretan, Bermeoko Udaletik adierazi dutenez, “antzerkirako zaletasuna duenak, aukera ederra du profesional on bategaz antzerki munduan murgiltzen ikasteko”.
Antzerki tailerra martitzenero egingo da martxoaren 15etik aurrera; Gizarte eta Kultura Etxean, 19:00etatik 21:00etara.