Sare Gernika-Lumok eta Bake-Leku txokoak antolatuta, dispertsioaren inguruko berbaldia izango da datorren eguaztenean, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. 20:00etan hasiko da hitzaldia, eta hizlariak Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta Sareko ordezkaria; Iñaki Lasagabaster Administrazio Zuzenbidean katedraduna eta Natxi Aranburu Etxerateko kidea izango dira.
Joseba Azkarraga, Teresa Todarekin
Amaia Uribe kazetari gernikarrak gidatuko du ekitaldia, eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dutela esan dute. Hitzaldira joateko gonbitea egin dute. Izan ere, “eztabaida emankorra” izan daitekeela deritzote antolatzaileek.