Argazkilaria: Eusko Box
Asteburuan Sestaoko La Benedicta frontoian jokatu dute txapelketa.
Hain zuzen ere, Dominguez hirugarren urtez jarraian sailkatu da bigarren. Txapela Bermeora ekartzea zen haren asmoa, baina, datorren urtera begira itxaropentsu agertu da: “Aurten ezin izan dut txapela Bermeora ekarri, baina, 2017an berriro saiatuko naiz”.
Borrokaldietan erakusten duen sendotasun, azkartasun eta intentsitateagatik nabarmentzen da bermeotarra. Getxoko Bunk3er klubeko kidea 75 kilotik beherako kategorian lehiatzen da, eta haren kideentzat eredu bihurtu da.