Senide eta lagunek harrera egin diote Dominguezi
Frantzian zigorra beteta, 2014ko ekainean Espainiaratu zuten, Auzitegi Nazionalean bi sumario zituelako zabalik. Espetxeratu egin zuten, behin-behinean; hala ere, epailearen azken ebazpenak aske uzteko agindu du, eta haren kontrako karguak bertan behera utzi ditu.