Zuhaitz Eguna dela eta, jarduera bereziak antolatu ditu Euskadiko Biodibertsitate Zentroak asteburu honetarako. Besteak beste, irteera gidatua egingo dute Rober Garaik sortutako basora, eta bertoko zuhaitzak ezagutzera emateko umeentzako pista-jolasa egingo dute.
Rober Garaik basoan egindako artelana
Bihar Urdaibaiko paduretara bisita gidatua egingo dute, 10:00etan, eta 11:30ean kortxozko imanak sortzeko tailerra egongo da, 6 urtetik aurrerakoei zuzenduta. Besteak beste, tailer horretan kortxoa nondik datorren azalduko diete parte hartzaileei. 12:30ean, bestalde, bisita gidatu familiarra izango da.
Arratsaldean ere izango da zer egin Madariaga Dorretxean. 17:00etan jasangarritasun aldeko tailerra egingo dute, Zapaltzen duzun lurra izenburupean.
Domekan, energia berriztagarriei eta garraio jasangarriei buruzko tailerra egingo dute, 11:00etan, 5 urtetik gorakoei zuzenduta. 12:30ean, berriz, bisitaldi gidatua egingo dute.
16:30ean izango da Rober Garaik sortutako basora bisita; eta 17:00etan, azkenik, zuhaitz autoktonoak ezagutzera emateko umeentzako pista-jolasa.
Informazio gehiagorako edo izena emateko 94-687 04 02 telefono zenbakira dei daiteke, edo info@torremadariaga.org helbidera idatzi.