Iñaki Dominguez 'Txomin' preso gernikarra aske utzi dute
Atzo eguerdian jaso zuen Dominguezek epailearen jakinarazpena, eta 15:30ak aldera atera zen Jaengo kartzelatik. Gaur iluntzean helduko da Gernika-LumoraIñaki Dominguez Txomin aske utzi zuten atzo. Haren senideek jakinarazi dutenez, eguerdian, bazkaltz...
Atzo eguerdian jaso zuen Dominguezek epailearen jakinarazpena, eta 15:30ak aldera atera zen Jaengo kartzelatik. Gaur iluntzean helduko da Gernika-Lumora
Iñaki Dominguez Txomin aske utzi zuten atzo. Haren senideek jakinarazi dutenez, eguerdian, bazkaltzen zela eman zioten preso politiko gernikarrari epailearen erabakiaren berri, eta 15:30ak aldera atera zen Jaengo kartzelatik. Preso ohiak berak deitu zion familiari aske utzi behar zutela esateko.Haren bila joan ziren atzo arratsaldean senideak, eta, gaua Jaenen igaro ostean, gaur bertan Gernika-Lumorako bidea hartuko dute. Beraz, iluntzerako 20:00ak aldera herrian izatea espero dute.
Abokatuaren eskaerak
Senideek esan dutenez, Dominguezen abokatuak hiruzpa-lau aldiz eskatu du haren kontrako auzia artxibatzeko eta aske uzteko. Hala ere, autoaren edukiaren berri ez zuten oraindik egunkari hau ixterako; beraz, haren aurkako auzia artxibatu duten ziurtasunik ez zuten.
Frantzian atxilotu zuten
Frantzian, Modanen, atxilotu zuten Dominguez, 2011ko ekainean, Milan eta Paris lotzen dituen trenean zihoala. ETAko kide izatea leporatuta, Villepint-en espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak. Frantzian lau urteko kartzela zigorra bete ostean, 2014ko ekainaren 1ean Espainiaratu zuten Dominguez.
Bi sumario zituen zabalik Espainian. 2010. urtean, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Dominguez eta beste bost euskal errefuxiatu eta sei kolonbiar atxilotzeko agindua eman zuen, ETA eta FARC erakundeak harremanetan zeudelakoan.
Fernando Grande Marlascak ere Dominguezen aurkako sumarioa zabaldu zuen, ETAri laguntza ematea leporatuta.