Udalerri txikietako azpiegiturak diruz lagunduko ditu aldundiak
Bizkaiko udalerri txikietako azpiegiturak finantzatzeko, bi milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hain zuzen, 7.500 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriek jaso ahalko dute laguntza, eta, horretarako eskaera egin be...
Aldundiak azaldu duenez, «eraikinak berritzeko, oinezkoentzako espazioak egiteko, bide publikoak eta hiriko aparkalekuak egiteko eta ekipamendu publikoak eskatzeko» emango ditu diru laguntzak, besteak beste.
Banaketa, bi zatitan
Diru laguntzen banaketa bi zatitan egingo dutela jakitera eman du Bizkaiko erakundeak: hala, «milioi bat euro 1.200 biztanle edo gutxiago dituzten udalerrietan obrak finantzatzako» erabiliko dute, eta gainontzekoa, berriz, «7.500 biztanlerainoko gainerako udalerrientzat».
Aldundiak argitu duenez, baina, «jarduketa iraunkorretarako baino ez dira diru laguntzak emango; alegia, udalaren etorkizuneko egoera ekonomikoa eta finantzak arriskuan jartzen ez dituzten jarduketetarako soilik». Hala, diru laguntza jasotzen duten azpiegiturek hurrengo hiru urteetan sor ditzakeen gastuak finantzatzeko diru-iturrien egiaztagiria aurkeztu beharko du erakundean, aldundiaren arabera.
Guztira, Bizkaian, 7.500 biztanle baino gutxiago dituzten 86 udalerri daude.