15 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute zapatuan, Gernika-Lumoko Berbalagunek antolatuta. Gernika-Lumotik Mundakara trenez joango dira. Horretarako, 09:00ean batuko dira, tren geltokian.
Berbalagunek antolatutako irteera bat
Mundakan hasi, eta honako ibilbidea egingo dute: Santa Katalina, Lamiaran, Goitiz, Katillotxu, San Bartolome, Altamira, Forua eta Gernika-Lumo.