Ines Bengoa ipuin kontalariaren saioa egongo da bihar
BERMEO // Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar arratsaldean, Bermeoko udal liburutegian. Lau urtetik gorako umeei zuzendutako saioa izango dela azaldu dute, eta 18:00etan jarri dute hitzordua. Bertaratzen diren umeek Ines Bengoaren ipu...
BERMEO // Ines Bengoak ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar arratsaldean, Bermeoko udal liburutegian. Lau urtetik gorako umeei zuzendutako saioa izango dela azaldu dute, eta 18:00etan jarri dute hitzordua. Bertaratzen diren umeek Ines Bengoaren ipuinekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango dutela nabarmendu dute. Saioa doakoa da, baina, ohi legez, 50 umerentzako lekua baino ez da egongo.