Herritarrentzako erreferentzia gune soziala izateko, orain dela urte bat ireki zituen ateak Goiko Plazan dagoen Kabidxek. Hainbat dira gunea erabiltzen duten herriko talde eta elkarteak. Urte honetan hainbat dira gune horretan antolatu dituzten gauzak, hala eta guztiz ere, Kabidxen batzen diren taldeak gune horrek “mugimendu gehiago” edukitzea gura dute; “pertsonaz gura dute bete”.
Kabidxeren aurkezpeneko irudia
Lehenengo urteurrena ospatu aldera, egun osoko egitaraua antolatu dute zapaturako:
- 10:00-13:00: Auzolanak.
- 13:00-14:00: Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako taldearen aurkezpena.
- 14:00-16:00: Bazkaria.
- 16:00-20:00: Serigrafia tailerra, Batukada tailerra eta umeentzako sukaldaritza tailerra.
- 20:00etatik aurrera: Gazte Danbadaren aurkezpena, Saltserak (Kabidxeko dantza ikasleak), Loretxoak (Kabidxeko dantza ikasleak) eta Kabidxe zer den azaltzen duen bideo labur baten emanaldia.
- 21:30: Maddi bakarlariaren kontzertu akustikoa.