Dani Lagi
Encomediados biraren barruan, umorezko bakarrizketak izango dira zapatuan Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. Oraingoan Dani Lagi eta Jose Andres izango dira taula gainean.
Kataluniarra da Dani Lagi, eta esperientzia handia dauka umorearen munduan, Interneten daukan bideoblogaz gain, telebistako saioetan ere parte hartu duelako. Gernika-Lumon
Dejame hablar ikuskizuna eskainiko du. Bakarrizketa hori hau inprobisazioz, zuzeneko musikaz eta ehun bat pertsonaje ospetsuz osatuta dago.
Bestalde, Ciudad Realetik (Espainia) etorriko da Jose Andres. Paramount Comedyn lau monologo ditu. 500 ekitaldi baino gehiago ere eskaini ditu, eta ohikoa da areto ospetsuetan ikustea. Gaur egun
Humor con sentido,
Corta el cable rojo eta
Sinfonia-manchega ikuskizunak ari da eskaintzen han eta hemen.
20:00etan hasiko da saioa, eta sarrerak 3 euro balioko du.