Frantziak ezarri zion lau urteko kartzela zigorra bete ondoren, duela urtebete eta bederatzi hilabete
Espainiaratu zuten Iñaki Dominguez
Txomin. Gaur arte Jaengo (Espainia) espetxean egon da preso, behin-behineko kartzelaldian, epaiketaren zain.
Atzo atera zen Dominguez kartzelatik
Senideek azaldu dutenez, Dominguezen abokatuak 3-4 aldiz eskatu izan du kasua artxibatzeko eta gernikarra libre uzteko, haren aurkako froga sendorik ez dagoela iritzita. Hurbilekoek uste dute eskaera horren harira utzi dutela aske, baina oraindik ez dute autoaren berri. Izan ere, abokatuak aske utziko dutela jakin baino arinago geratu da libre gernikarra. Senideek esan dutenez, bazkaltzen zegoela esan diote zitazio baten bila joan behar zuela, eta orduan esan diote aske utziko dutela.
15:30ean atera da Jaengo espetxetik, eta espero dutenez, bihar iluntzean helduko da Gernika-Lumora.