Sestaoko ACB lantegiko zuzendaritzak berriki zehaztu du ez dutela lantegia berriz zabalduko, “merkatuaren egoera hobetu artean”. Irtenbide bat bilatu artean langileek itxialdia hasi dute, eta protestak egiten ari dira batean zein bestean. Gaur Gernika-Lumoko Batzar Etxearen aurrean egin dute elkarretaratzea beharginek, “denentzako etorkizun baten alde” eta “irtenbide errealak” eskatzeko. 600 langile daude kaltetuta.
ACBko langileak, Gernika-Lumon