Leite basoa autoktonoa izatea erabaki dute muxikarrek
Gorozikako herri basoei zein erabilera eman erabakitzeko parte hartze prozesua abiarazi zuen udalak hil hasieran. 33 herritarrek erantzun dute galdetegiaGorozika auzoan landatu gabe zeuden herri basoekin zer egin galdetu die Muxikako Udalak herritarrei...
Gorozikako herri basoei zein erabilera eman erabakitzeko parte hartze prozesua abiarazi zuen udalak hil hasieran. 33 herritarrek erantzun dute galdetegia
Gorozika auzoan landatu gabe zeuden herri basoekin zer egin galdetu die Muxikako Udalak herritarrei, galdetegia etxeetara helaraziz, eta Gorozikako herri basoen artean Leitekoak autoktonoa izaten jarraitzeko erabakia hartu dute muxikarrek.Auzo horretan landatu gabeko lau baso identifikatu zituzten herritarrek, otsailaren 2an egin zuten auzo batzarrean, eta horietan zer landatu nahiko luketeen galdetu die udalak.
Herritarren parte hartzea bultzazea zuen xede Muxikako Udalak. Horretarako, auzo batzarra egiteaz gain, galdetegia prestatu zuen.
Zugastieta, Agirre, Esturo eta Gorozikako 18 urtetik gorako bizilagunek izan dute galdetegia erantzuteko aukera eta, guztira, 33 herritarrek parte hartu dute udalak bultzatutako ekimenean. Horien artean, 25 lagunek aukeratu dute Leite baso autoktono legez mantentzea. Gainontzeko hiru basoetan, aldiz, pinua landatzearen aldeko hautua egin dute muxikarrek.