Sukaldaritza ikastaroa antolatu du Eguzki Begira elkarteak, Busturian
Busturiko Udalaren laguntzagaz antolatu du Eguzki Begira elkarte gastronomikoak sukaldaritza ikastaroa.
Zortzi eguneko ikastaroa izango dela azaldu dute: martxoaren 5ean, 12an, 19an eta apirilaren 2an, 9an, 16an, 23an eta 30ean. Ikastaroa elkarteak Axpen duen egoitzan eskainiko da.
Tokiak mugatuak dira, gehienez, 12 lagunentzako lekua egongo da. Ikastaroan parte hartu gura duten horiek eguena izango dute izena emateko azken eguna; Altamira auzoko liburutegian eman behar da izena. Izen ematearen ordena errespetatuko dutela azaldu dute antolatzaileek.