Kataluniako Euskal Zinemaren Jaialdiak, edo Zinemaldia.cat deritzonak, Gorka Bilbao gernikarraren
Jai Alai Blues film dokumentala saritu du. Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten lan horrek Jai Alairen eta zesta puntaren historia laburbiltzen du. Ia bi ordu irauten ditu lanak, eta inoiz kontatu ez den istorioa eta historia dakar pantaila handira. Berde Produkzioek ekoitzi dute pelikula.
Gorka Bilbao eta Zigor Etxebarria, txapelagaz
Jai Alairen eta zesta puntaren historiarekin batera, horiek bizi izandako urrezko garaiak eta osteko gainbehera kontatzen du film horrek. Zinema aretoetan ere izan da, eta Euskal Herriko hiriburuetan ez ezik, beste hainbat herritan ere proiektatu dute. Hurrengo emanaldiak honakoak izango dira: Otsailak 26 Lekeition; otsailak 23 Soraluzen; martxoak 15 Andoainen eta apirilak 13 Gasteizen.
Amama eta
Gure sorlekuaren bila lanak ere saritu ditu Zinemaldia.cat-ek.