Euskal preso politikoak preso dituzten Espainiako eta Portugalgo
espetxe guztietara martxak egin zituen zapatuan ezker abertzaleak,
Euskal Herria abian, presoak etxera lelopean. Eskualde bakitzetik espetxe jakin batera joateko deialdia egin zuten, eta Busturialdeko bizilagunak Brievara (Avila, Espainia) joan ziren. Hain zuzen, eskualdeko 144 lagunek parte hartu zuten martxan.
Joan den azaroan martxan jarritako Abian prozesuaren baitan antolatu dituzte martxok.
Helburua “preso, iheslari eta deportatuek Abian prozesuan askatasun guztiz parte hartzeko eskubidea izan dezaten aldarrikatzea da”, beraien ekarpena “ezinbestekoa” baita hausnartze eta eztabaida prozesu horretarako. Era berean, martxa horien bitartez, dispertsio eta sakabanaketak eragindako baldintzak ere salatu nahi izan dituzte.
Busturialdeko bizilagunak Brievan