Elkar argitaletxearen eskutik, Alaine Agirre bermeotarrak umeei zuzendutako beste kontakizun bat argitaratuko du martxoan edo apirilean:
Txokolatezkoa izan nahiko nuke. Zortzi urtetik gorakoei zuzenduta egongo da ipuina, eta Leire Salaberriaren ilustrazioak izango ditu.
Alaine Agirre bermeotarraiipuin
Sinopsia: Mikeli arreba txiki bat ekarri behar diote gurasoek: Naia, Afrikatik datorren haurra, txokolatea bezain beltza. Mikel pozik dago batetik, baina bestetik ikusten du inork ez diola jaramonik egiten, denen arreta eta mimoak Naiarentzat direla-eta. Zer egingo du orduan Mikelek.