Gurasoen eta seme-alaben arteko euskarazko igorpena indartu eta gurasoen artean euskara praktikatzeko eta erabiltzeko ohiturak eta gaitasuna indartzea du helburu Gurasolagunek. Hori guztia praktikan jartzeko, aurtengo lehen hitzordua izan zuten atzo Bermeoko gurasolagunek. Euskaraz ondo moldatzen diren gurasoak eta oraindik euskaraz bizitzeko laguntza behar dutenak elkarrekin ibili ziren eskulanak egiten; nagusi eta umeen artean, 15 lagun inguru batu ziren.
Gurasolagunak tailerrean
Montse Alonsoren laguntzagaz, argazki-marko polit bat egingo zuten eskuz. Antzeko eskulan bat egiteko, martxoan jarriko dute hurrengo hitzordua. Gurasolagunen ustez, martxoaren 16a izan daiteke egun aproposa; atzo egin modura, martxoan ere, gaztelekuan eta arratsaldez batuko dira.
Gurasolagun izan gura duten horiek, 607 609 580 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.