Hori da muxikarrek hartu duten erabakia. Hain zuzen, Gorozika auzoan landatu gabe zeuden herri basoekin zer egin galdetu die Muxikako Udalak herritarrei, inkesta bidez.
Gorozika
Auzo horretan landatu gabeko lau baso identifikatu zituzten herritarrek auzo batzarrean, eta horietan zer landatu nahiko luketeen galdetu die udalak. Herritarren parte hartzea bultzazea zuen xede, eta, guztira, 33 herritar izan dira galdetegia erantzun dutenak. Horien artean, 25k aukeratu dute Leite baso autoktono legez mantentzea. Gainontzeko hiru basoetan, aldiz, pinua landatzearen aldeko hautua egin dute muxikarrek.