Andoni Basterretxea Delirium Tremens taldeko abeslariarekin batera, Delirium T. Band ikuskizuna eskainiko du Lekitto Musika Bandak zapatuan, Gernika-Lumoko
Lizeo Antzokian. 80ko hamarkadako talde ezagunak horren entzutetsu egin zituen eta Xabier Zabalak eta Jabier Ituartek moldatutako
Ikusi eta Ikasi,
Kaixo,
Ihes, eta
Boga-Boga doinuak entzun ahalko dira, besteak beste, Gernika-Lumon. Urtzi Iriondoren zuzendaritzapean ariko dira banda eta Basterretxea.
20:00etan hasiko da saioa, eta
sarrerak 5 euro balioko du. Lizeo Antzokiko lagun txartela daukatenek 3,75 euro ordaindu beharko dituzte.
Delirium T Band