2016. urteko San Inazio eta San Kristobal jaiak antolatzeko lanetan ari dira foruarrak. Hala, bigarren batzarra deitu dute zapaturako, otsailaren 20rako, hain zuzen ere.
San Kristobal jaiak, Foruan
Deialdia herritar guztiei irekia dela azaldu dute. Jaien antolaketan parte hartu gura duten horiek, 11:00etan egon beharko dute udaletxeko batzorde gelan.