Gernika Jai Alai eskolak eman dituen puntista profesionalen artean dugu Gonzalo Beaskoetxea ere (Gernika-Lumo, 1954). Horien
ibilbidea eta historia batu du Pelotaris profesionales del Jai Alai de Gernika liburuan. Jai Alai frontoian, Endika tabernan eta Turismo bulegoan dago salgai, 18 euroan.
Gonzalo Beaskoetxea
Gernikako eskolak eman dituen puntisten biografia batzen du liburuak.
Hain zuzen, frontoi honetatik atera diren pilotari profesionalen biografia batzen du; ezinzekoa izan da den-denak biltzea, baina gehienak liburuan daude. Belaunaldi denak izan ditut kontuan liburua egiterakoan. Nirearen aurrekoa eta ondorengo bi belaunaldiak biltzea egin zait errazen. Beste batzuengana heltzea zailagoa izan da.
Zenbat belaunaldi batu dituzu guztira?
Bost belaunaldi direla uste dut. Jai Alai frontoitik atera diren pilotari profesionalen %90 inguru biltzen du liburuak.
Zenbat pilotari dira?
Hirurehun inguru.
Lan mardula egin duzu, beraz.
Bai, lan handia izan da. Pilotari asko kanpoan bizi dira, beste herrialde batzuetan ezkondu eta han egin dute bizimodua. Horrek zailago egiten du lana. Lanean hasterakoan hainbat datu falta izan ditut. Dokumentazioa bagenuen, Jai Alai frontoiaren artxibotik ateratakoa, eta informazio guzti hori lagungarri izan dut. Hala ere, daturen bat edo beste falta izaten da beti; batez ere, pilotari bakoitzaren ibilbideari dagozkion datuak. Beraz, informazio horren atzetik ibili naiz liburuan batzeko. Gero, libururako informazio guzti hori laburbildu egin behar izan dut.
Zure ustez, pilotari horiei guztiei omen egitea garrantzitsua al da?
Bai, bada. Beraiekin izan dugun zorra da, eta aitortza hori publiko egitea garrantzitsua dela uste dut. Liburuan jaso dugu beraien lana, pilotari profesional denek egin dugun lana. Hala, izan garen hori ez da ahazturan geldituko.
Eta Gonzalo Beaskoetxea ba al dago liburuan?
Bai, ni ere frontoi honetatik atera nintzen, eta pilotari profesionala izan nintzen. Ohore hori izan dut, eta nire ibilbidea ere gainontzeko pilotarien ibilbidearekin batera jasota dago liburuan.
* Elkarrizketa, osorik, biharko HITZAn