Khea Ziater taldeak
Malmö film eszenikoa eskainiko du barikuan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian. Alex Gerediagak zuzenduta, Maria Urzelai eta Ainhoa Jauregi izango dira oholtza gainean. 20:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak 10 euro balioko du, 7,5 euro bazkideen kasuan.
Sinopsia: Claudia eta Saga bost urte direla ezagutu ziren. Beraien bizitzako hiru urte zoroenak elkarrekin pasa zituzten, hezurra eta mamia bezala. Baina zerbaitek hautsiezina zirudien harreman hori apurtu zuen. Gaur, hainbeste denbora pasa ondoren, Saga da Claudia ikustera datorrena, eta bere maletan gorrotoa gordeta dakar
.
‘Malmö’ film eszenikoa
Fitxa artistikoa:
- Saga: Maria Urzelai
- Claudia: Ainhoa Jauregi
- Jantziak eta eszenografia: Azegiñe Urigoitia
- Argiztapena: Oier Ituarte
- Bideo sorkuntza: Jesus Pueyo
- Testuak: Mikel Somiñona
- Itzulpena: Jon Gerediaga
- Soinu espazioa: Joke de Vriese
- Proiekzioetarako teknikoa: Javi Andraka
- Argazkiak: Son Aoujil
- Diseinu grafikoa: Aritz Merino
- Zuzendari laguntzailea: Arrate Etxeberria
- Ekoizpena eta banaketa: Khea Ziater
- Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga