Bermeoko kaleak euskal kantuz betetzeko helburua du
Kanta kanta lorue ekimenak, eta hilean behin batzen dira, bariku batean, kantuan aritzeko. Hala, oraingoan, etzirako jarri dute hitzordua.
herritarrak kanta kanta lorue ekimenean, irailaren 10ean
Herriko hainbat kultur taldek parte hartzen dute ekimen horretan; hala ere, ekimena irekia da eta gura duten pertsona guztiek parte hartu ahalko dute, baldintza bakarra «abesteko gogoa» izatea dela diote antolatzaileek. Modu horretan, barikuan euskal kantuak abesteko gogoa duten horiek, 20:00etan egon beharko dute Goiko Plazan. Hortik abiatuta, Bermeoko kaleak zeharkatuko dituzte kantu kantari.
Beste behin ere, herriko kaleak, euskal kantuen doinuekin beteko dituzte, giro «paregabea» sortu asmoz.