Lanbide Ekimenek antolatuta, enpresek eta horien web orriek Informazioaren gizarte Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren Legea (LSSICE) zein Datuen Babeserako Lege Organikoa (LOPD) betetzeko ikastaroaa emango dute.
Izan ere, lege horiek indarrean daudenetik, web orrialdeen jabeek baldintza bereziak bete behar dituzte. Hala, Lanbide Ekimenek formazioa emango die interesa dutenei, eta klaseak doanekoak izango dira.
Martxoaren 14an eta 16n izango dira klaseak, 14:00etatik 16:00etara. Plaza mugatuak direla jakinarazi dute antolatzaileek. Informazio gehiagorako 94 625 63 92 telefono zenbakira deitu edo
www.lanbide-ekimenak.eus orrialdera jo daiteke.