Mikromatxismoa izan zuten hizpide atzo iluntzean, Erroxape Emakumeen Elkarteak, Sareginek Bermeoko Emakume Feministen Sareagaz batera eta Bermeoko Udalaren laguntzagaz antolatu duen indarkeria matxista ekiditeko programaren baitan. Beldur Barik programako kide Idoia Legarreta hurbildu zen Bermeora azalpenak ematera.
Herritarrak adi hitzaldi-solasaldian
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 lagun inguruk agertu zuten gaiarekiko interesa, horien artean izan ziren Bermeoko Udaleko ordezkariak ere. Legarretaren azalpenak entzun ostean, kultura matxista iraunarazten laguntzen duten eguneroko jarrera eta gertaera ezberdinak lantzeko tartea ere izan zuten, ea bi orduko hitzaldi-solasaldian. Hainbat izan ziren bertaratutakoek jarritako adibideak, eta «gustura» egon zirela aipatu dute guztiek.
Idoia Legarreta azalpenak ematen