Miguel Hernandezen testuak kantatuko ditu Josu Landak
BERMEO // Astero modura, eguen soziala dute gaur Talako kantinan. Gaurkoan, bertaratutakoek Josu Landarekin dute hitzordua 20:00etan. Miguel Hernandez poetaren testuak kantatuko ditu gaur Landak, eta poema eta poema artean azalpenak ere emango ditu ber...
BERMEO // Astero modura, eguen soziala dute gaur Talako kantinan. Gaurkoan, bertaratutakoek Josu Landarekin dute hitzordua 20:00etan. Miguel Hernandez poetaren testuak kantatuko ditu gaur Landak, eta poema eta poema artean azalpenak ere emango ditu bere obra eta bizitza laburrari buruz. Miguel Hernandezen poema asko abesti bihurtu dituzte hainbat artistak.