Gorozikako herri baasoei buruzko
batzar informatiboa egin zuten otsailaren 2an, Muxikako auzo horretan. Zenbat heri baso dauden, zeintzuk diren eta zein egoeratan dauden zehaztea zuen helburu batzarrak.
Gorozika auzoa
Orain, baina, baso horiekin zer egin eta zer landatu nahiko luketen galdetu gura die Muxikako udalak auzotarrei. Horretarako, galdetegi bat prestatu du; horrela, parte hartzea ere sustatu gura du udalak.
Zazpi herri baso idenfikatu dituzte; horietako hiru laandatuta daude, eta beste lauetan zer landatu erabaki behar dute. Parte hartze prozesuak hilaren 12ra arte iraungo duela jakinarazi du udalak, eta Zugastieta, Agirre, Esturo eta Gorozikako bizilagunek parte har dezakete. Galdetegia bete, eta Zubiera Errotara eroan beharko dute.