Larrialdietan nola jokatu behar den irakatsiko dute Gurutze Gorrikoek, Gernika-Lumon. Berbalagunek antolatuta, hiru hitzaldi emango dituzte adituek, eta etzi izango da lehena. Kaletik zabaldu duten informazioan martxoan direla azaldu arren, hitzaldiak otsailean direla argitu gura izan dute antolatzaileek.
Larrialdietan nola jokatu azalduko dute /Gurutze Gorria
Maria Agirre aretoan izango dira berbaldiak, 19:00etan hasita. Hurrengo hitzaldiak otsailaren 18an eta 25ean emango dituzte.
Berbaldietan parte hartzeko lekuak mugatuak direla azaldu du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hori horrela, izena emateko eskatu du, AEKn edo udal euskaltegian.