Beltzen, emakumeen eta klaserik baxuenekoen eskubideen alde egindako borrokagatik ezagun den Angela Davis Ameriketako Estatu Batuetako ekintzailea Euskal Herrian izan da egunotan,
Free Otegi, Free Them All kanpainaren barruan. Hilaren 4an iritsi zen Loiuko aireportura, eta, besteak beste, GITE elkarteak espetxeei buruz Bilbon antolatutako topaketa batean parte hartu zuen barikuan. Domekan, bestalde, Logroñoko kartzelara joan zen aktibista estatubatuarra, Arnaldo Otegi bisitatzera, baina ez zioten sartzen utzi. Atzo Gernika-Lumon egon zen, bisitan, eta bonbardaketan bizirik iraun zuen lagun batekin egoteko aukera eduki zuen.
Angela Davis Fermin Muguruzarekin eta bonbardaketako lekuko batekin, Astra aurrean