Mozorroak jantzi dituzte asteburuan Busturialdeko herri guztietako bizilagunek. Barikuan hasita, mozorroak soinean, desfileak, kalejirak, antzezlanak, musika, dantzak…izan dituzte aukeran herri ugaritan.
Aratuste sasoian ohikoak izaten diren tostaden lehiaketak ere ez dira falta izan Bermeon eta Busturian.
Tostada txapelketa, Bermeon
36 tostada plater aurkeztu zituzten Bermeon, Haitz Nagusijek antolatutako lehiaketara. Aiezko tostadarik onenak Unai Anparanenak izan ziren. Nerea Monterrosok eta Zubiganek egindakoek jaso zituzten bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. Ogiz egindako tostadarik gozoenak, berriz, Nagore Gaubekarenak izan ziren epaimahaiarentzat. Bigarren saria hartu zuen Nerea Anparanek, eta hirugarrena, berriz, Sorginek. Irune Korretxerrek zeliakoentzako bereziki prestatutako tostadak egin zituen; bakarra izanik harentzako izan zen saria. Aurkezpen onenarentzako saria ere egon zen, eta Maitenarentzat izan zen.
Busturian ere atzo egin zuten tostada lehiaketa, eta aurten, Joseba Retolazarentzat izan zen lehenengo saria. Santa Cabrerak jaso zuen bigarren saria eta hirugarren sarian berdinketa egon zen; Rosa Mari Gabantxo eta Juanma Beaskoetxeak puntu kopuru bera jaso zituzten.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.