Ohorezko Mailako hamabosgarren jardunaldia etxetik kanpo jokatu du Bizkaia Gernika Rugby taldeak. Hain zuzen, UE Santboianaren aurka neurtu ditu indarrak, Baldiri Aleu zelaian. Etxekoak gehiago izan ziren basurdeak basurdeak baino, eta 40-10 amaitu zen partida.
Santboianaren aurkako partida. Argazkia: Anuar Gomez
Sailkapen orokorrean gora egiteko helburuagaz atera ziren bi taldeak zelaira, baina partidaren hasieran bertan nagusitasuna agertu zuen UE Santboianak, markagailua berak estreinatuz. Atsedenaldira iristerakoan 16-3 zehazten zuen markagailuak, eta bigarren zatian aldea handitzen jarraitu zuen Kataluniako taldeak. Magunazelaiak egin zuen basurdeen lehen entsegua, baina horrek Santboianari erasoa indartzeko kemena eman zion, eta partidaren azken minutuetan beste bi entsegu egin zituen, bonus ofentsiboa lortuz.
Gaur gaurkoz, VRAC Quesos Entrepinares dago taularen goiko aldean, 58 puntugaz, eta Bizkaia Gernika Rugby azken aurreko dago, 19 puntugaz.