Hilaren 12ra arte eman daiteke izena fronteniserako
Udalak antolatuta, frontenis txapelketa jokatuko dute Muxikan. Asteburuetan izango dira partidak, Kurtzero auzoko frontoian, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Hain zuzen, otsailaren 12ra arte egin ahalko dira inskripzioak. Horretarako, Mu...
Parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko dituzte partiden egunak, baina, printzipioz, asmoa da otsaileko azken bi asteburuetan hasi eta amaitzea txapelketa; hau da, hilaren 21ean, 22, 27an eta 28an. Hortaz, izena emateko epea zarratzean erabakiko dituzte data zehatzak.
Hiru sari aurreikusi ditu udalak. Bikote irabazleak txapela eta 300 euro lortuko ditu, bigarrenak bi erraketa eta 150 euro, eta hirugarrenak erraketak gordetzeko bi zorro eta 100 euro.
Informazio gehiagorako 645-006 663 telefono zenbakira dei daiteke, edo liburutegia.muxika@bizkaia.org helbidera idatzi.