Makilagaz edo makila gabe, gaur, Santa Ageda bezperan, santa eskean ari direnak asko eta asko dira bertoko herrietan.
Busturialdeko herrietako txoko ugaritan entzungo dira gaur Santa Agedako koplak. Goizean zein arratsaldean, elkarte, talde, eragile zein norbanakoak izango dira kaleak euren doinuez alaitzen. Esaterako, Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteko kideak goizean ibili dira kalez kale.
Santa Ageda bezperako hitzordura hutsik egin ez, eta eskualdeko ikastetxeetako ikasle gehienak kalera aterako dira gaur. Batzuk, goizean ibili dira kantu kantari, beste batzuek, ordea, arratsaldean egingo dute.
Ohikoena Santa Ageda bezperan kalera ateratzea bada ere, Busturialdeko hainbat herritan astebururako utzi dituzte taldean batu eta koplak abestearena. Esaterako, Eako Natxitua auzoan, bihar, santuaren egunean bertan aterako dira abestera. Are gehiago, trikitilariak eta herri bazkaria ere edukiko dituzte. Ajangizen, Arratzun, Ereñon eta Ibarrangelun zapatuan jarri dute hitzordua, eta Nabarnizen, aldiz, domekan.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.