Ongietorria egingo diote gaur Aingeru Cardañori Munitibarren
Gaur bertan utziko dute aske Aingeru Cardaño Munitibarko bizilaguna, eta herriak hori ospatzeko ongietorria egingo dio. Preso politikoa zein ordutan iritsiko den ez dakiten arren, 19:00etan jarri dute hitzordua harrera egiteko.2014ko azaroan ezarri zi...
2014ko azaroan ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak kartzela zigorra Cardañori. Hain justu, hiru urtez espetxean egoteko agindua ezarri zion, 2001ean Bilboko Santutxu auzoko kutxazain batzuen kontra egindako erasoa leporatuta. Aurretik kartzelan birritan egondakoa zen Cardaño, eta 2015eko irailaren 1ean atxilotu zuen azkenengoz Ertzaintzak, aurreko bietan absolbitu ostean.
Hala, bi aldi horietan egindako denbora azken espetxeratze honetarako kontatzea eskatu zuen Munitibarko bizilagunaren abokatuak, eta eskaera onartuta, gaur geratuko da aske.