Minbiziaren Aurkako Nazioarteko eguna da gaur, eta urtero egin modura, Bermeoko Minbiziaren Aurkako elkarteko kideak kalera atera dira herritarrei gaitzaren inguruko informazio orriak banatzera. Gaurkoan, Lameran jarri dute mahai informatiboa.
Informazio orriak banatzen gaur, Lameran
Bestalde, otsailaren 17an eskainiko duten hitzaldiaren berri ere eman dute. Hain zuzen ere, gaur bertan Madrilen egiten ari diren Minbiziaren Aurkako V. Foroa ikusgai jarriko dute egun horretan. 17:30etan jarri dute hitzordua, Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan.