Kontzertu akustikoa eskainiko du Bergarak gaur, Talako Kantinan
Bermeoko Talako Kantinaren eguen sozialen baitan, Josu Bergara eatarrak kontzertu akustikoa eskainiko du gaur. Hain zuzen ere, iazko azaroan kaleratutako Kanta txikien indarra diskoa aurkeztuko du Bermeon.Bilboko Kafe Antzokian iazko ekainean emandako ...
Bilboko Kafe Antzokian iazko ekainean emandako zuzeneko kontzertuan grabatu zuen Bergarak diskoa; hamar kanta berri eta aurreko beste lau sartu ditu horretan.
Eatarrak Talako Kantinan eskainiko duen kontzertu akustikoaz gozatu gura duten horiek guztiek, 20:00etan dute gaur hitzordua.