Feminismo literarioak lantzeko asmoagaz, duela bederatzi urte sortu zituzten Sareinak taldea eta bloga. Urteurrena Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean ospatuko dute bihar, hiru euskal emakume idazlerekin.
Fikzioak gorpuzten lelopean mintzatuko dira literaturaz Alaine Agirre bermeotarra, Leire Bilbao ondarrutarra eta Irati Jimenez mundakarra.
Alaine Agirre bermeotarra
19:30ean hasiko da mahai-ingurua, eta parte hartzeko deia egin dute. “Bertan, kolore urdin, beltz eta gorriz tintatutako hitzei begira jarriko gara, eta solasaldi literario ederraz gozatuko”.