Hain justu, Gernika Rugby Taldeko Anton Ojanguren, Jokin Eskolar, Andoni Martin eta Peio Urrutia hautatu dituzte. 18 eta 16 urtez azpikoetan ariko dira.
Euskal Selekzioagaz aritzeko Gernika Rugby Taldeko jokalari hautatuak. Argazkia: GRT
Asteburuan izango dute lau jokalari horiek Euskal selekzioagaz jokatzeko aukera. Espainiako txapelketako finala lehiatuko dute maila bateko zein bestekoeek. 16 urtez azpikoek Andaluziaren aurka neurtuko dituzte indarrak Madrilgo Orcasitaseko zelaian. Zapatuan 15:00etan hasiko da talde bi horien arteko norgehiagoka. 18 urtez azpikoen partida, aldiz, domekan 13:00etan jokatuko dute Euskadik eta Gaztela Leonek Burgosko San Amaron.
Bizkaia Gernika Santboianaren aurka
Bestalde, Bizkaia Gernika berriro zelairatuko da, joan den asteko atsedenaren ostean. Oraingoan, Santboiana taldearen etxean lehiatu beharko da bertako taldearen aurka. Zapatuan izango da partida 13:00etan hasita, Bartzelonako Sant Boi de Llobreaten.