Goma gaineko Euskadiko Txapelketako finala jokatuko du Muruetak zapatuan, 600 kilotan
Beste bost taldegaz batera ariko da, 600 kilotan. Zapatuan ekingo diote azken hitzorduari Idiazabalgo pilotalekuan, 17:00etan hasita.
Zeberion eta Berriozarren jokatu zituzten finalera orduko bi sailkapen jardunaldiak. Guztira, hamar talde izan dira lehian, eta horien artean, soilik seik jaso dute finalerako txartela.
Sokarrik lortu ditu puntu gehien; 18, guztira. Beti Gazte taldeak 17 lortu ditu eta Ibarrak, Ñapurrak A-k, Muruetak eta Abadiñok, aldiz, hamabosna. Hala, Baiona, Txantrea, Ñapurrak B eta Berriozar taldeak geratu dira aurtengo 600 kiloko finaletik kanpo.
Neskak, 500 kilotan
Emakumezkoak ere izango dira egun berean Idiazabalen. 500 kiloko finala jokatuko dute, eta hiru izango dira bertan parte hartuko duten taldeak: Badaiotz, Gaztedi –bermeotar bi daude– eta Ibarra.