16:40 aldera izan da istripua, BI-635 errepidean. Ertzaintzaren arabera, motozaleak ez du beste ibilgailurik jo, baina, istripuaren ondorioz, lekuan bertan hil da. 41 urteko gizonezko bat da hildakoa.
Istripuaren ondorioz, BI-635 errepideaitxi egin dute bi noranzkoetan. 18:00ak aldera zabaldu dute ertzainek bi erreietako bat. Dagoeneko errepidea bi noranzkoetan irekita dagoela jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Ariatza auzoan izan da istripua