Urtarrileko Ezetz Jakin lehiaketako saria eman du gaur goizean Gernika-Lumoko Berbalagunek. AEK-ko Pili Ibarrak zehaztu duenez, 55 lagunek erantzun dute proposatutako galdera sorta, Gernika BHIk egindakoa. Horietatik, 40k izan dituzte erantzun guztiak ondo, baina Ainhoa Gutierrez Ituartek eskuratu du Lorategietako Auzune jatetxean bi lagunentzako afaria.
Otsaileko saria Ipar tabernak emango du, eta galderak Mertzede ikastetxeak prestatu ditu. Hilaren 26ra arte dago galdetegia egin eta entregatzeko epea.
Ainhoa Gutierrezek irabazi du bi lagunentzako afaria