Hain zuzen, 5.185 pertsona dira kiroldegiko bazkide, Gernika-Lumoko kirol patronatuak eman dituen datuen arabera. Gehienak 18 eta 64 urte artekoak direla zehaztu du, eta erabiltzaile gehienak gizonezkoak direla. 2.246 dira Gernika-Lumoko kiroldegiko bazkide diren andrazkoak, eta 2.939 gizonezkoak.
Santanape kiroldegia
Ikastaroak ere antolatzen ditu Gernika-Lumoko kiroldegiak, eta 2015. urtean arrakastatsuak izan direla aipatu dute kiroldegiko arduradunek. Dozena bat ikastaro eskaini ditu, eta, guztira, 1.149 lagunek parte hartu dute. Jende gehien bildu duena igeriketarena izan dela zehaztu du kirol patronatuak; 554 lagun, hain zuzen ere.