Encomediados birarekin bat eginez, umorezko bakarrizketak eskaintzen hasiko da Gernika-Lumoko Udala. Elai-Alai aretoa izango da datozen hilabeteetan saioak hartuko dituena, lehenengoa bihar bertan izanik. Hain zuzen, Eva Cabezas eta Iser Ramos izango dira egitaraua zabalduko dutenak.
Eva Cabezas
Bartzelonatik dator Eva Cabezas aktore, umoregile eta antzerki pedagogoa. Eskarmentu handia dauka esparruan; izan ere, bakarrizketa bi grabatu ditu Comedy Central telebista katearentzat, beste bat
Sopa de Gansos saioarentzat eta
El club de la comedia-n ere parte hartu du. Horrez gain, Florentino Fernandezek eta Anna Simonek aurkeztutako
Asi nos va saioan laguntzaile gisa aritu da, eta baita Andreu Buenafuenteren
En el aire-n ere.
Kubatarra da, bestetik, Iser Ramos. Artista polifazetikoa izanik, magia eta umorea uztartzen ditu bere saioetan. Ikusleen parte hartzea sustatzen du ekitaldietan, bere ustez ikuslea ez baita subjektu pasiboa, “baizik eta bere proposamen guztien elementu berezia”.
20:00etan hasiko da biharko saioa, eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da. Barre algarak bermatuta egongo dira.