Espainiako Auzitegi Gorenak emandako azken ebazpena dela eta, Bermeoko San Migel eraikineko obrak gelditzeko eskatu dio Bermeoko EAJk alkateari. Prentsa oharrean dioenez, “partzela horretan eraiki diren etebizitzak bota beharra egotea ezin da deskartatu, eta eraisketa horren gastuak, ehin handi batean, Bermeoko Udalak ordaindu beharko lituzke. Epaia bete bitartean obrekin jarraituz gero, gastuak gero eta handiagoak bihur daitezke, eta etxebizitzak erosi dituzten familia kaltetuek ere dirua jartzen jarraitu beharko dute”.
San Migel auzoko etxebizitzak
Madrilgo Auiztegi Gorenak ebatzi du Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko (HAPO) 26.1 unitatea baliogabetzea. Hala, San Migel auzoko etxebizitzak eraikitzen ari diren lurzoruari hiri-lurren kalifikazioa kendu dio epaitegi horrek. Epaiak dioenez, aipatu lurzoruak ez ditu hiri-lurra izateko baldintzak betetzen. HAPOren unitate horren baliogabetzeagaz batera, gune horretako administrazio-izapide guztiak baliogabetzen direla azaldu du akusatzaile pribatuak: «lurzoruaren birpartzelazioa edota lanak egiteko lizentzia, besteren artean».
Gauzak horrela, epaitegiaren ebazpena hainbat arinen eta modu egokinean betetzeko, eta, eman beharreko pausoak eman ahala, oraindik beste epaitegi batzuetan zabalik dauden prozesuak erretiratzzeko eskatu dute jeltzaleek, “diru publiko gehiago ez xahutzeko”.